210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70/2020 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310255 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Viveros Hermanos Suescun-en izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2020ko abuztuaren 24an, Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310255 zenbakiarekin inskribatutako Viveros Rafael Suescun (IFK: E71400618) ekoizle baimenaren titularra aldatu eta Viveros Hermanos Suescun-en izenean (IFK: E71400618) jartzeko.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310255 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzeko, egoitza soziala Larragako Gurutze kalean (31251 - Nafarroa) duen Viveros Hermanos Suescun-en izenean jartzeko.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 1ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2010129