208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

156E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena deialdi honen oinarri arautzaileak: “Ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak 2018-2020”.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 26E/2017 Ebazpenaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren: “Ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak 2018-2020” (2017ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).

Deialdi horren 9. oinarrian ezartzen denez, diruz lagundutako kontratuaren hirugarren urtekoaren justifikazioa 2020ko urriaren 31 baino lehen egin behar da. Laguntzen onuradunek jakinarazi dute, ordea, atzerapenak gertatu direla beren ikerketa lanetan, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz deklaratu zen alarma egoera dela eta.

Horregatik, egokitzat jotzen da deialdi horren oinarri arautzaileak aldatzea, ezartzeko 2020ko abenduaren 4a izanen dela 2020ko urteko gastuari buruzko aitorpena aurkezteko azken eguna, hartara aurtengo laguntzaren konturako ordainketa egiteko. Era berean, ezartzen da 2021eko martxoaren 31 izanen dela diruz lagundutako kontratuaren hirugarren urtekoaren frogagiriak aurkezteko azken eguna.

Aldaketa horretarako oinarria apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretua da, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituena, ahalmena ematen baitu diruz lagundutako jarduketak gauzatu, justifikatu eta egiaztatzeko epeak luzatzeko, kontuan harturik alarma egoerak indarra duen bitartean ezinezkoa izan dela lan horiek egitea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako laguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak 2018-2020.

1.1. 9. oinarri arautzailean, “Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua” izenekoan, 1. ataleko c) letrak testu hau izanen du aurrerantzean:

“c) 2020ko abenduaren 4a baino lehen (egun hori barne), hirugarren urtekoari buruzko aurrerapen txosten bat aurkeztuko da, bai eta erantzukizunpeko adierazpen bat ere, entitate onuradunak hirugarren urtekoan egindako gastuari buruzkoa (bigarren urtekoa bukatu eta biharamunetik egun honetara arte)”.

1.2. 9. oinarri arautzailean, “Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua” izenekoan, 2. atalak testu hau izanen du aurrerantzean:

“2. 2021eko martxoaren 31 baino lehen (egun hori barne) aurkeztuko dira frogagiri hauek, laguntzen fitxaren bidez eta hango ereduei jarraikiz: (...).”

1.3. 10. oinarri arautzailean, “Dirulaguntza ordaintzea” izenekoan, eduki hau duen 4. atala gehitzen da:

“4. Hirugarren urtekoa kontura ordainduko da, eta haren gaineko ebazpen proposamenean adieraziko da proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoak aldeko balorazioa jaso duela.

Ondoren, 9.2. oinarrian adierazitako frogagiriak aztertuta, laguntzak kudeatzen dituen organoak espedientea ixteko ebazpenaren proposamena igorriko dio organo eskudunari. Bertan, adierazi beharko da onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

Frogagiri horiek aztertu ondoren egiaztatzen bada konturako ordainketen zenbatekoa frogatutako laguntzarena baino handiagoa dela, gehiegi ordaindutakoa itzultzeko eskatuko da.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2020ko abuztuaren 24an.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2009606