208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateak bereganatzea Gazteriaren eta Herritarren Parte Hartzearen Batzorde Informatiboaren burutza

Alkatetzak 2020ko irailaren 1ean eman 691/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Alkatetzak 2019ko ekainaren 28an eman 497/2019 Ebazpenaren bidez, Ana Reguilón Delgadori eskuordetu zitzaion Gazteriaren eta Herritarren Parte Hartzearen Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutza.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Gazteriaren eta Herritarren Parte Hartzearen Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutza.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehendabiziko bileran, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren edukiaren berri izan dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko irailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2010211