2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
02/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Berriozako Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko ekarpena Berrikilan SLri, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kalteei aurre egiteko).
2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 28an, 02/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 02/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Aparteko kreditua
4. kapitulua, gastuetakoa: 222.499,07 euro.
Finantzaketa:
4. kapitulua, diru-sarreretakoa: 187.878,51 euro.
8. kapitulua, diru-sarreretakoa: 34.620,56 euro.
Berriozarren, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L2010233