208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdi publikoa, 2020ko irailaren 3ko osoko bilkuran onetsia, banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntzak emateko Beriainen aritzen diren merkatariei, zerbitzuei eta ostalaritzari, baldin eta alarma egoerak ukitu baditu. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/522700). DDBN identifikazioa: 522700.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek jarduera enpresarialak, profesionalak edo artistikoak egiten dituzten negozioei daude zuzenduta, jarduera Beriaingo udal-mugartean egiten badute, haien ondasunak edo zerbitzuak batez ere Beriaingo herritarrei zuzenduta badaude eta Beriaingo EJZn alta emanda bazeuden alarma egoera ezarri zen egunean (2020ko martxoaren 14a).

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza honen xedea da langabezia prebenitzea Beriaingo udalerrian, COVID-19ak eragindako alarma egoerak joan den 2020ko martxoaren 14tik aurrera ekarritako egoera ekonomikoak apalduz. Beriaingo Udalak lagundu gogo die Beriainen kokatutako merkatariei, zerbitzuei eta ostatuei, gauden egoera zail honetan, eta Beriaingo jarduera ekonomikoaren eta merkataritzako jardueraren enplegua eta interes orokorra babestu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.beriain.es/suvbenciones-a-comerciantes-servicios-y-hosteleria-covid19/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Laguntza orokorra:

400 euroko dirulaguntza emanen da negozioak % 30eko jaitsiera izan duenean fakturazioan hilabete bakoitzeko, batez beste, martxoaren 15etik apirilaren 30era arte, 2019ko urriko, azaroko, abenduko eta 2020ko urtarrileko eta otsaileko fakturazioarekin erkatuta.

–Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ukitutako txikikazko negozioentzako laguntza:

800 euroko dirulaguntza emanen zaie negozioei, etengabeko itxiera ezarri zaienean martxoaren 14tik apirilaren 30era arte eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluak ukituta badaude, zeinaren bidez alarma egoera deklaratu baitzen COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez.

Bosgarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izanen dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerari lotutako gastuak, betiere martxoaren 15etik urriaren 31ra bitarte eginak badira. Zehazki, gastu hauek izan daitezke diruz lagungarri:

–Lokalaren alokairuaren gastu arruntak (*).

–Jarduera ekonomikoari atxikitako hipoteka maileguen kuotak.

–Hornidura gastuak (ura, berokuntza, argia, telefonoa, Internetaedo antzekoak) (*).

–Profesionalen elkargoaren kuotak.

–Jarduera ekonomikoari atxikitako aholkularitza.

–Jarduera ekonomikoari atxikitako aseguruak.

–Publizitate gastuak. Muga 450 euro da.

–Norbera babesteko ekipoak edo COVID-19arekin lotutako beste babes eta higiene elementu batzuk erosteari dagozkion gastuak.

Kasu guztietan, diruz lagunduko da gastuaren zenbatekoa, BEZa kenduta.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita 2020ko urriaren 31ra arte.

Zazpigarrena.–Justifikazioa.

Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inongo kasutan justifikatutako gastua gainditu.

Beriainen, 2020ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

(*) Kanpoan gelditzen dira ohiko etxebizitza eta ahaidetasuna errentatzailearekin.

Iragarkiaren kodea: L2010264