208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2020ko 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 8/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, Gizarte Zerbitzuen Alorreko partiden arteko kreditu-transferentziei buruzkoa, eta 9/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, 2020ko aurrekontu luzatuan.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

8/2020 ALDAKETA

Kreditu-tranferentziak, Gizarte Zerbitzuen Alorreko partiden artean

Gastua goititzea:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

41 23181 48000

Gizarte-larrialdiko dirulaguntzak

10.500,00

GUZTIRA

10.500,00

Gastua beheititzea:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

41 33701 22799

Beste kontratazio batzuk erretiratuen elkarteetan

7.500,00

41 34202 41000

Dirulaguntzak Lagunak elkarteari gizarte-laguntzetarako

3.000,00

GUZTIRA

10.500,00

9/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua gaitzea diruzaintzako gerakinarekin finantzatua 2020ko aurrekontu luzatuan, gastu hauei aurre egiteko: Alaitz ikastetxe publikoko patioko estalkia aldatzea eta Eulza ikastetxe publikoko eskailera nagusietako argi-zuloa

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

61 32321 62200

Inbertsioak ikastetxe publikoetan

108.700,00

GUZTIRA

108.700,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratu ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2010106