2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2020ko 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 8-2020, 9-2020 eta 10-2020 aurrekontu-aldaketak egitea (kreditu-gehigarriak) 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Erabaki hori 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n.
Jendaurreko epea iragan baita haien aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira aipatu aurrekontu-aldaketak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin. Hona hemen aldaketak:
Arroitzen, 2020ko irailaren 4an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
8/2020 ALDAKETA
Gastuak: Kreditu-gehigarria.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 2419 61900 | Inbertsioak eta lanak langabeekin | 40.000 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 40.000 euro |
Finantzaketa: NEZaren dirulaguntza eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 75050 | Kapital transferentziak enpleguaren eta toki garapenaren arloan | 18.300 euro |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 21.700 euro |
SARRERAK, GUZTIRA | 40.000 euro |
9/2020 ALDAKETA
Gastuak: Kreditu-gehigarria.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 3232 63200 | Eskailerak, irisgarritasuna hobetzea eta komunak egokitzea ikastetxean | 24.300 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 24.300 euro |
Finantzaketa: Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza eta kreditu-transferentzia.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 3200 75030 | Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza | 12.796,99 euro |
1 1690 6290002 | Zenbait inbertsio, zehazteke | 11.503,01 euro |
SARRERAK, GUZTIRA | 24.300 euro |
10/2020 ALDAKETA
Gastuak: Kreditu-gehigarria.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 2318 22110 | Garbitzeko, higienerako eta babesteko produktuak COVID-19aren aurka | 8.000 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 8.000 euro |
Finantzaketa: Kreditu-transferentzia.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 3380 2262001 | Herriko festak | 8.000 euro |
SARRERAK, GUZTIRA | 8.000 euro |
Iragarkiaren kodea: L2010235