208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako biltegiei buruzko baldintza partikularretan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak abuztuaren 14an eman 86E/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Andosillako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko biltegiei buruzko araudi partikularra aldatzeko espedientea, Agrícola Forestal Añorbe SLk sustatu zuena.

Aldatutako hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Andosillan, 2020ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010187