208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko 14., 15., 16. eta 17. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuko aldaketa hauek: 14/2020 espedientea (aparteko kreditua), 15/2020 espedientea (kreditu-gehigarria), 16/2020 espedientea (aparteko kreditua) eta 17/2020 espedientea (aparteko kreditua).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedienteen iragarkia, 2020ko abuztuaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedienteak behin betiko onetsi dira eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

14/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

1523 6590001

Kaleak asfaltatzea

129.400,00

1640 6320001

Hilerriko inbertsioa

57.200,00

GUZTIRA

186.600,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

186.600,00

GUZTIRA

186.600,00

15/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastua handitzea

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

1321 12007

Udal agenteen gradua

32.910,00

9200 12007

Bulegoetako funtzionarioen gradua

35.359,00

9310 12007

Ogasuneko funtzionarioen gradua

7.650,00

1510 12007

Hirigintzako funtzionarioen gradua

5.635,00

1533 12007

Zerbitzuetako funtzionarioen gradua

9.830,00

3232 12007

Hezkuntzako funtzionarioen gradua

5.282,00

GUZTIRA

96.666,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

2311 4630001

Oin. Giz. Zerb. Mankomunitatearen ekarpena

91.666,00

1612 227023

Kontagailuak irakurtzeko zerbitzua

5.000,00

GUZTIRA

96.666,00

16/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

1612 2100001

Euri-uren hustuketa Intxaurrondon

12.000,00

GUZTIRA

12.000,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

12.000,00

GUZTIRA

12.000,00

17/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastua goititzea

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

3402 6320001

Inbertsioa Dantzalekuko igerilekuan

148.000,00

GUZTIRA

148.000,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

148.000,00

GUZTIRA

148.000,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratu ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2010143