208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2020 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ana Concepción Martínez Álvarez inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa.

Ana Concepción Martínez Álvarezek 2020ko abuztuaren 25ean egin zuen Ekoizleen Erregistro Nazionalean baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa inskribatzeko eskaera.

Eskatzaileak aurkeztutako memoriaren arabera eta Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak 2020ko abuztuaren 20an instalazioetara egindako bisitan bidezko egiaztapenak egin ondoan, 2720089 zenbakiko akta ofizialean ageri denez, eskatzaileak betetzen ditu indarreko araudiak horretarako ezartzen dituen baldintzak (batez ere Barazki-landareak eta barazkiak ugaltzeko haziez bestelako materialen ekoizpena eta komertzializazioa kontrolatzeko erregelamendu teknikoan eta Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorrean jasotakoak); hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Concepción Martínez Álvarezi baimena ematea baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa (8. taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310409 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 1ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2010128