206. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11 - BEREZIA

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. Espedientea: A/31/03957 JV/br

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Lurralde Kohesiorako Departamentua. Zainketa Zerbitzua.

Helbidea: San Ignazio 3, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Maieta (Gorriztaran) - 1.0400.080.060.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obraren helburua da NA-170 errepideko bi egitura konpontzea, Gorriztaran ibaiaren gainean: bat pk 2+900 puntuan dago; han egin behar den konponketa da harrizko dobelak birjartzea, dobelen arteko junturak morteroarekin estaltzea, eta armadurak eta egitura, orokorrean, garbitzea eta konpontzea. Pk 3+200 puntuan dagoen egituran hau egin behar da: taula garbitzea, gaizki dauden armadurak babestea, taularen drainadura hobetzea eta egituraren garbiketa orokorra egitea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abuztuaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2009799