206. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11 - BEREZIA

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2019-P-711

Jesús Agorreta Baigorrik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Agorreta Baigorri.

Xedea: Ur-aprobetxamenduaren emakida.

Arroa: putzua, Las Lechas erreka-zuloa, Ebro ibaiaren eskuinaldea (901).

Udalerria: Buñuel (Nafarroa).

Uneko emaria, gehienez ere: 37 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak. Hemen azaldutako ur-emariaren bikoitza baino gehiago eskatuz gero, eskaera ez da tramitatzeko onartuko, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 105. artikuluaren 2. apartatuan dioen bezala. Betiere, interesdunek artikulu beraren 3. apartatuan horrelako kasuetarako adierazitako tramitaziora jo ahal izanen dute.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartu ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009639