205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 743. lurzatian.
Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Orreaga karrikako 2. zenbakiko jabe elkarteak aurkeztu duen xehetasun-azterketa, igogailua instalatu ahal izateko, espedientean dagoen agiri tekniko bateginari (memoria eta planoak) jarraikiz. Agiri hori 2020ko ekainaren 24koa da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008604