204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-525

Francisco Javier Astiz Aranok honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

Aprobetxamendua 80 m-ko sakonera duen putzu bat eta iturburu bat da, nondik gehienez ere 0,1 l/s-ko ur emaria hartuko baita. Biak Zuasti erreka-zuloaren eskuinaldean daude, ibilguen polizia-eremutik kanpo; putzua Zurzin alderdian (4. Pol, 122.lurz), eta iturburua Udareaga alderdian (4. Pol, 11. lurz). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 1 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 0,5 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura abeltzaintzarako (ahateak) erabiliko da (14.200 hegazti), Txulapaingo (Nafarroa) udal mugartean, 4. poligonoko 107. eta 112. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 20.160 m³ ur hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,6 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009638