204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 133., 134., 135. eta 137. lurzatietan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko abuztuaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia udal katastroko 2. poligonoko 133., 134., 135. eta 137. lurzatietan, Jorge Moreno Purroyk sustatua BOU BLOCK El valor de la ideas SL ordezkatuz. Haren xedea da ukitutako lurzati horien lurzoruaren hiri-berrantolamendua egitea, dauden eraikinak ezabatuz eta bi etxebizitza-eraikin berri eraikiz, fatxada nagusia Beraskoain etorbidera dutelarik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2009895