204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Urdiaingo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsi zen 2020ko uztailaren 17ko bilkuran. Ordenantza jendaurrean egongo da 30 egunez, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Epe horretan, interesdunek ordenantza aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak egiten ahalko dituzte.

Urdiainen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2009329