204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020-2021 Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Sesmako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa. Onestea toki-erakundearen Plan ekonomiko-finantzarioa, erantsitako dokumentuan ageri dena, erabaki honen zati bat baita. Planaren helburua da 2020ko eta 2021ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/012 Lege Organikoan ezarritako gastuen arauari dagokion zerga araua.

Bigarrena. Igortzea onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioa Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira, honek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora igor dezan.

Hirugarrena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onespen erabakia, aditzera emateko ez beste deusetarako. Plan ekonomiko-finantzario onetsia jendearen eskura jarrita egonen da, onesten denetik haren indarraldia amaitu arte.

Sesman, 2020ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2009274