204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, kirol instalazioen eta hilerriaren erabilera
arautzen duten ordenantzetan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa honako ordenantza hauetan:

–Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

–Hilerria arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte epe horretan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2009350