204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena. 16. ordenantza

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. 16. ordenantza.

Iragarkia 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Erantsi egin da honako hau:

XEDAPEN IRAGANKORRA

“Eten egiten da, salbuespen gisa, 2020ko ekitaldian, ordenantza honen 1.6 artikuluan ezarritako tasaren aplikazioa; hau da, mahaiek eta aulkiek erabilera publikoko eremuak okupatzea irabazi-asmoarekin, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ostalaritza-establezimenduen ekonomian izan dituen ondorioak direla eta, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen baitu”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2009969