204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNIAIN GESALATZ

Ordenantza, arautzen duena nola aparkatu autoak Muniain Gesalazko pasabide kanadarren artean dauden herri-lurretan. Hasierako onespena

Muniain Gesalazko Kontzeju Irekiak, 2020ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onartu zuen ordenantza bat, arautzen duena nola aparkatu autoak Muniain Gesalazko pasabide kanadarren artean dauden herri-lurretan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muniainen, 2020ko ekainaren 27an.–Alkatea, Mikel Zabalza Saldise.

Iragarkiaren kodea: L2009210