204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ollobarrengo 71. lurzatian. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2020ko irailaren 1eko 49. Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Ollobarrengo 71. lurzatian, Urquia Lus teknikariak prestatutako agiriari jarraituz, Julio Jesus Oses Osesek sustatua baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Metautenen, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2009993