204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Jendaurrean jartzea balorazio txostenaren berrikuspena

Melidako Udalak, 2020ko abuztuaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Melidako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Melidan, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2008983