204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Udal ordenantza, Longidan etxebizitzak erosteko, eraikitzeko, birgaitzeko eta alokatzeko laguntzak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2020ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Longidan etxebizitzak erosteko, eraikitzeko, birgaitzeko eta alokatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Longidan, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2009345