204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko intereseko eraikin eta elementu arkitektonikoen katalogoan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko abuztuaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lekunberriko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntualaren espedientea, Lekunberriko Udal Planeko intereseko eraikin eta elementu arkitektonikoen katalogoari buruzkoa, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatu baitu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2009937