204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Herri-lurzatien desafektazioa, erabilera lagatzeko eta aldi baterako okupatzeko. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurrak desafektatzea haien erabilera lagatzeko eta aldi baterako okupatzeko, honako obra hauek egin bitartean: “Zeharkako drainatze-obra berritzea Plazaolako bide berdearen 1,5 km-an, Lekunberrin”.

Okupatuko diren herri-lurzatiak honako hauek dira: 13. poligonoko 722., 307., 303., 302., 233., 232 eta 234. lurzatiak, Zintziribar alderdian. Desafektazioaren xedea da “Zeharkako drainatze-obra berritzea Plazaolako bide berdearen 1,5 km-an” obrak egiten diren bitartean ukitutako herri-lurren erabilera lagatzea, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuko Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren alde, bera baita obrak sustatu dituen entitatea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan xedatutakoarekin.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2009936