204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 43. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 28ko 60/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 3. poligonoko 43. lurzatirako (Kale Nagusia, 4), Pilar Suescun Elduayenek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin.

Larragan, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2009925