204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMARKOAIN

Ordenantza, Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Imarkoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abuztuaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Imarkoaingo Kontzejuaren Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu-emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen udal ordenantza berria.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Imarkoainen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Kontzejuko burua, Ainhoa Arriaga León.

Iragarkiaren kodea: L2009939