204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMARKOAIN

Ordenantza, Imarkoaingo kontzeju-mugarteko bide publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Imarkoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abuztuaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Imarkoaingo kontzeju-mugarteko bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza berria.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Imarkoainen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Kontzejuko burua, Ainhoa Arriaga León.

Iragarkiaren kodea: L2009938