204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Garinoaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

“2011ko otsailaren 3an, Garinoaingo Udalaren Osoko Bilkurak erabaki zuen Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, www.agrupacionvaldorba.es Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoan sartuta; erabaki hura 2011ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24koan.

Aipatu egoitza elektronikoa berriki aldatu da eta, eta bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Garinoaingo Udalaren Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

Lehena.–Garinoaingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://garinoain.sedelectronica.es. Garinoaingo Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Garinoaingo Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea akordio hau gauzatzeko behar den edozein dokumentu sinatzeko.”

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garinoainen, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2009986