204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurren okupazioa, erlauntzak jartzeko 7. poligonoko 125. lurzatian eta 9. poligonoko 107. lurzatian. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko abuztuaren 27ko osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea espedientean azaltzen den baldintza-agiria herri-lurrak okupatzeko (7. poligonoko 125. lurzatia eta 9. poligonoko 107. lurzatia), Pedro José Gomara Cirauquik bi erlauntza jar ditzan.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, aipatu espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, beharrezko baimena eman dezan egiazki okupatu aurretik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009967