204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko abuztuaren 27ko osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Funesko udal hilerria arautzen duen udal ordenantza, espedientean dagoen testu artikuludunarekin bat.

Bigarrena.–Hartzen den erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, 30 egun balioduneko epean, Aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, herritarrek aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak eta/edo iradokizunak.

Hirugarrena.–Aurkeztutako erreklamazioei eta iradokizunei buruzko txostena Idazkaritza Nagusiak eginen du, eta osoko bilkurari helaraziko dio dagokion baiespen- edo ezespen-proposamena eta aipatutako ordenantza behin betiko onesteko proposamena.

Laugarrena.–Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta, horretarako, Alkatetzak aginduko ditu prozedura amaitzeko eta indarrean jartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespenaren erabakia edo, hala badagokio, hasierako onespenaren erabakia automatikoki behin betiko bihurtutakoa, ordenantzaren testuarekin batera.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009964