204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurra okupatzeko erabakia, energia eolikoa neurtzeko dorreak instalatzeko 13. poligonoko 404. lurzatian eta 11. poligonoko
130. lurzatian

Funesko Udalak, 2020ko abuztuaren 27ko osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehena.–Hasierako onespena ematea herri-lurren okupazioa baimentzeko baldintza-agiriari, udal espedientean baitago, Renovables de la Ribera SL sozietateak energia eolikoa neurtzeko dorreak instala ditzan 13. poligonoko 404. lurzatian eta 11. poligonoko 130. lurzatian.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, 240/2020 espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, baimena behin betiko onets dezan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009953