204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2020ko deialdia dirulaguntzak emateko gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteei. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/521129). DDBN (Identifikazioa): 521129.

–Xedea: arautzea Lizarrako Udalak 2020an emanen dituen dirulaguntzak gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako.

Dirulaguntzaren xedea da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak garatzen dituzten proiektuak. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

–Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2009595