204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Xehetasun-azterketa, Plaza Nagusiko 7 zenbakian. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko abuztuaren 31ko Alkatetzaren 53. Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Lizarragako Plaza Nagusiko 7ko xehetasun-azterketa, Betisa Aristorena Solisek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Lizarragan (Ergoiena), 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2010009