204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko abuztuaren 27an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatirako, Reyes Latienda Martinezek sustatua, eta erabaki zen jendaurrean jartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan eta bulegoetan.

Oltza Zendean, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2009849