204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

666E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 566E/2020 Ebazpenari gehitzen baitzaio ebazpen honen eranskina, non zehaztu eta justifikatzen baitira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 296E/2019 Ebazpenaren bidez eguneratutako zonifikazio akustikoan egin beharreko aldaketa batzuk, sailkapen akustikoari dagozkionak. Eranskina txertatuko den 566E/2020 Ebazpen horren bidez, Iruñerriko hiri aglomerazioko zarata-mapa estrategikoaren lurralde eremuan sartutako eremu akustikoen mugaketa berrikusi zen, Ingurune-zaraten ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatzeko hirugarren fasearen barruan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 566E/2020 Ebazpenaren bidez, berrikusi egin zen Iruñerriko hiri aglomerazioko zarata-mapa estrategikoaren lurralde eremuan sartutako eremu akustikoen mugaketa, Ingurune-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatzeko hirugarren fasearen barruan. Ebazpen hori 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3koan.

Ebazpen horren argitalpenean akats bat egin zen, ez baitzen eranskina argitaratu, non zehaztu eta justifikatu behar ziren zer aldaketa egin behar diren sailkapen akustikoan Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 296E/2019 Ebazpenaren bidez eguneratutako zonifikazio akustikoari dagokionez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez akatsa zuzentzen da, eranskin hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 566E/2020 Ebazpenari gehituz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 566E/2020 Ebazpenari gehitzea ebazpen honen eranskina, non zehaztu eta justifikatzen baitira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 296E/2019 Ebazpenaren bidez eguneratutako zonifikazio akustikoan egin beharreko aldaketa batzuk, sailkapen akustikoari dagozkionak. Eranskina txertatuko den 566E/2020 Ebazpen horren bidez, Iruñerriko hiri aglomerazioko zarata-mapa estrategikoaren lurralde eremuan sartutako eremu akustikoen mugaketa berrikusi zen, Ingurune-zaraten ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatzeko hirugarren fasearen barruan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Burlatako, Eguesibarko, Galarko eta Zizurko udalei, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

ERANSKINA

Sailkapen akustikoaren aldaketak, Iruñerriko hiri aglomerazioko zarata-mapa estrategikoaren lurralde eremuari dagozkionak

1. Burlata.

Burlatako udal plan orokorra Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 28ko 140E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen behin betiko, eta 2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 20koan. Plan horrek zenbait aldaketa ekarri ditu lurzoruaren hirigintza-sailkapenari dagokionez, eta, hortaz, beharrezkoa da hiri-lurzoruko zenbait lurzatiren sailkapen akustikoa berrikustea.

Egun indarra duen udal plan orokorraren arabera, 1. poligonoko 89., 90. eta 92. lurzatiak bizitegietarako hiri-lurzoru izatera pasatu dira, eta, hortaz, akustikari dagokionez, bizitegi eremu gisa sailkatu behar dira.

1. poligonoko 235.lurzatiaren mutur batean, ikastetxe baten eraikin batzuk daude. Lurzatiaren gainerako lurrak ikastetxeak okupatzen ditu. Kontuan hartuz, egungo udal plan orokorraren arabera, lurzati hori, oso-osorik, hezkuntza-ekipamendurako hiri-lurzorua dela, bidezkoa da lurzatiaren puska horren sailkapen akustikoa aldatzea, eraikinek okupatzen dutenarena, alegia, bizitegi eremu gisa sailkatua egon beharrean, osasun, irakaskuntza eta kultur eremu gisa sailka dadin.

1. poligonoko 1.602. lurzatian, gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsonentzako egoitza bat eraiki dute, eta 1. poligono bereko 274. lurzatian zentro okupazional bat jarri dute. Hortaz, akustikari dagokionez, bizitegi eremu gisa sailkatu behar dira. Alderdi horretan, bakartua geldituko litzateke, bakar-bakarrik, 1. poligonoko 1.601. lurzatia, akustikari dagokionez hirugarren sektoreko eremu gisa sailkatua. Dena dela, 3.467 m² dituenez, ez du azalera nahikoa akustikari dagokionez bereizita sailkatzeko. Aipatutako hiru lurzatiak Burlatako herrigunea barnean hartzen duen bizitegi eremu akustikoaren ondoan daude. Beraz, logikoa da eremu akustiko horren barruan sartzea, eta bizitegi eremu gisa sailkatzea, ez hirugarren sektoreko eremu gisa.

Azkenik, erlijio zentro baten ondoan (San Joan Bataiatzailea eliza) dagoen alderdi handi bat, 2. poligonoko 84., 1.733. eta 1.735. lurzatiak hartzen dituena, akustikari dagokionez, osasun, irakaskuntza eta kultur eremu gisa sailkatua dago. Eremu horretan bi plaza publiko eta etxebizitza multzo bat daude. Hortaz, egokiagoa da, akustikari dagokionez, bizitegi eremu gisa sailkatzea. Bestalde, erlijio zentro hori hartzen duten 1.622. eta 1.736. lurzatiek, bien artean 1.540 m² dutenez, ez dute azalera nahikoa akustikari dagokionez bereizita sailkatzeko, eta, horrenbestez, ondoan dagoen bizitegi eremu akustikoan sartzen dira.

2. Zizur.

Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren bidez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatu zen, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta zarata emisioei dagokienez. Errege dekretu horrek, 2. artikuluan, honela definitzen du eremu urbanizatua: aplikagarria den hirigintza arloko legediaren arabera hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizatu gisa sailkatzeko betebeharrak betetzen dituen lur eremua, baldin eta txertatua badago, legez eta modu eraginkor batean, biztanleguneen berezko zuzkidura eta zerbitzuen sarean. Baldintza hori betetzeko, nahikoa da eremuak urbanizazio proiektu bat onetsia izatea, urbanizazio obrak hasi ez badira ere.

Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 2. artikulu berean (dekretu horrek, esan bezala, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen du zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta zarata emisioei dagokienez), zehazten da lehendik dauden eremu urbanizatutzat hartuko direla 2007ko urriaren 24a baino lehen urbanizatu ziren lur eremuak.

1. poligonoko 754., 757., 758., 759., 832. eta 833. lurzatiak ez daude urbanizatuak, eta ez dute urbanizazio proiektu onetsirik. Horrenbestez, ezin dira sailkatu, ez lehendik dauden eremu urbanizatu gisa (LEU), ez eremu urbanizatu gisa (EUR). Beraz, urbanizatu gabeko eremu gisa sailkatu behar dira (UGE).

1. poligonoko 755. lurzatian, ikasleentzako egoitza bat eraiki da (ikasle-egoitza nagusia). Beraz, akustikari dagokionez, bidezkoa da bizitegi eremu gisa sailkatzea, egungo sailkapena aldatuta (hirugarren sektoreko eremua). Bestalde, 756. lurzatiak, aurrekoaren ondoan baitago, 2.140 m² dituenez, ez du azalera nahikoa akustikari dagokionez bereizita sailkatzeko, eta, horrenbestez, bidezkoa da hori ere, akustikari dagokionez, bizitegi eremu gisa sailkatzea.

Alderdi berean, 1. poligonoko 368-A lurzatia dugu, non ikastetxe bat kokatzen den (San Fermin ikastola). Lurzati hori, akustikari dagokionez, osasun, irakaskuntza eta kultur eremu gisa sailkatua dago, zati txiki bat izan ezik, ekialdeko muturrean dagoena; izan ere, mutur hori hirugarren sektoreko eremu batean txertatua dago, 755. eta 756. lurzatiei dagokiena, zeina bizitegi eremu izatera igaro baita, aurreko paragrafoan azaldu bezala. Kontuan harturik ez dagoela arrazoirik 368-A lurzati horren puska bereizteko, eta azalera nahikorik ez duenez akustikari dagokionez bereizita sailkatzeko, lurzati hori, oso-osorik, osasun, irakaskuntza eta kultur eremu akustiko gisa sailkatzen da.

1. poligonoko 807. lurzatiaren puska txiki bat baizik ez zen sailkatu osasun, irakaskuntza eta kultur eremu akustiko gisa, ikastetxearen funtzionamenduari (San Fermin Ikastola) lotutako aparkaleku gisa erabiltzen baitzen (ikastetxea ondoko lurzatian kokatzen da, 368. lurzatian). Baina, egiazki, lurzati hori, Zizurko udal plan orokorraren arabera, zuzkidura-erabilerarako hiri-lurzoru gisa sailkatua dago hirigintzaren aldetik. Hortaz, akustikari dagokionez, bidezkoa da aurretik sailkatuta ez zegoen lurzatiaren puska hori hirugarren sektoreko eremu gisa sailkatzea.

Azkenik, 1. poligonoko 187. lurzatian, adinekoentzako egoitza bat eraikitzen ari dira. Beraz, akustikari dagokionez, behar bezala sailkatu beharra dago, bizitegi eremu gisa, egungo sailkapena aldatuta (osasun, irakaskuntza eta kultur eremua).

3. Eguesibar.

15. poligonoko 189. lurzatian, adinekoentzako egoitza bat eraikitzen ari dira. Beraz, akustikari dagokionez, behar bezala sailkatu beharra dago, bizitegi eremu gisa, egungo sailkapena aldatuta (osasun, irakaskuntza eta kultur eremua). Hala, bizitegi eremu akustikoan txertatuko da, zeinak Sarrigurengo hirigunea hartzen baitu.

4. Galar.

1. poligonoko 720. eta 743. lurzatiak eta 2. poligonoko 191. eta 193. lurzatiak osasun, irakaskuntza eta kultur eremu gisa sailkatuak daude, Cordovillako (Galar) eta Iruñeko udal-mugarteetan etxebizitza babestuko bizitegietarako eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren arabera. Plan hori Nafarroako Gobernuaren 2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez onetsi zen. Gero, UPS hori balio gabe gelditu zen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2018ko otsailaren 6an emandako 44/2018 Epaiaren bidez. Horrenbestez, lurzati horiek ez daude jadanik hiri-lurzoru gisa sailkatuak, eta, horregatik, ez da bidezkoa akustikaren aldetik sailkatzea.

ALDAKETEN LABURPENA

UDALERRIA

POL.

LURZ.

AURREKO EREMU AKUSTIKOA

SAILKAPEN BERRIA

BURLATA

1

89

OIK-LEU eta BIZI-LEU

BIZI-LEU

1

90

OIK-LEU

BIZI-LEU

1

92

OIK-LEU eta BIZI-LEU

BIZI-LEU

1

1601

HIRUG-LEU

BIZI-LEU

1

1602

HIRUG-LEU

BIZI-LEU

1

274

HIRUG-LEU

BIZI-LEU

2

235

OIK-LEU eta BIZI-LEU

OIK-LEU

2

84

OIK-LEU

BIZI-LEU

2

1733

OIK-LEU

BIZI-LEU

2

1735

OIK-LEU

BIZI-LEU

2

1736

OIK-LEU

BIZI-LEU

2

1622

OIK-LEU

BIZI-LEU

ZIZUR

1

187

OIK-LEU

BIZI-LEU

1

368-A

OIK-LEU eta HIRUG-LEU

OIK-LEU

1

755

HIRUG-EUR

BIZI-EUR

1

756

HIRUG-EUR

BIZI-EUR

1

807

Sailkaezina eta OIK-LEU

HIRUG-UGE eta OIK-LEU

1

754

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

1

757

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

1

758

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

1

759

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

1

832

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

1

833

HIRUG-EUR

HIRUG-UGE

EGUES

15

189

OIK-LEU

BIZI-LEU

GALAR

1

720

OIK-LEU

Sailkaezina

1

743

OIK-LEU

Sailkaezina

2

191

OIK-LEU

Sailkaezina

2

193

OIK-LEU

Sailkaezina

Iragarkiaren kodea: F2009099