204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 436. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko eta fatxadak antolatzeko. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko abuztuaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fermín Legal Colomok, Abajitabidea plazako 3 zenbakiko jabeen erkidegoa ordezkatuz, sustatu duen xehetasun-azterketaren proiektua, Ororbiako 3. poligonoko 436. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzeko eta fatxadak antolatzeko, igogailua paratu eta, horrela, eraikinaren oztopo arkitektonikoak ezabatzearren.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin.

Oltza Zendean, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2009848