204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Katastroko 9. poligonoko 737. lurzatiko 188 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratzeko. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoarekin hasiera batean onetsi zuen 9. poligonoko 737. lurzatiko 188 metro karratuko lur puska baten kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati deklaratzea, zuzenean besterendu ahal izateko mugakide diren jabeei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Caparroson, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2009893