204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak indargabetzea.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak indargabetzea (erabakia 2020ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatutako indargabetzea, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia bat, etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Burlatan, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2009955