204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta haren ondokoetan xedatzen da ezen alkateordeen eginkizunetako bat dela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, hura udalerritik kanpo denean, eta eskuordetzea espresuki eman beharra dagoela horretarako.

2020ko uztailaren 28tik abuztuaren 5era bitarte, biak barne, udalerritik kanpo egonen naiz.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aitor Lucea Chocarro zinegotzia eta bigarren alkateordea nire ordezkoa izanen dela alkatetzaren egiteko guztietan, ni Berbintzanako udalerritik kanpo naizen bitartean, 2020ko uztailaren 28tik abuztuaren 5era bitarte, biak barne, ni Alkatetzaren egitekoetara itzuli artean.

2. Hau Aitor Lucea Chocarrori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta orobat gainerako udal zerbitzuei.

Berbintzanan, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2009195