204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

Aldaketa, Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Bakedaoko Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Bakedaon, 2020ko abuztuaren 14an.–Kontzejuko burua, Alicia Temprano Valerdi.

Iragarkiaren kodea: L2009285