204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://ayegui.clmtec.es. Aiegiko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Aiegiko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Aiegin, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2009344