204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko 1032. lurzatian (P.18 lurzatia, Mutiloartea sektorea). Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2020ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloako katastroko 1. poligonoko 1032. lurzatian (P.18 lurzatia, Mutiloartea sektorea), Nafarroako Kutxa Banku Fundazioak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Mutiloan, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2009835