204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko martxoaren 3an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Agoizko Udaleko Plantilla Organikoan, entitateko kultura koordinatzailearen lanpostuan sartzeko euskara ezagutzaren C1 maila. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori jendaurrean egongo zela iragarri zen 2020ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an. Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aldaketa behin betiko onetsita geratzen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da. Honako hauxe:

Entitateko kultura koordinatzailea, nahitaezko euskara ezagutzarekin: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila.

Agoitzen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2008585