204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Udal ordenantza, jabari eta/edo erabilera publikoko espazioetan terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak paratzea
arautzen duena. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea Jabari eta/edo erabilera publikoko espazioetan terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2009327