204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 452. lurzatian.
Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren abuztuaren 24ko 140/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak zehazteko, katastroko 7. poligonoko 452. lurzatian, Eneko Irigoyen Martínezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Oibarren, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2009782