204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Kontuan harturik bake epailearen 2020ko abuztuaren 25eko autoaren ondorioz baimendu dela ezkontza egitea, nire aurrean, 2020ko irailaren 15ean, Muniainen.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Ezkontza hori egiteko nire eskumena udal honetako zinegotzi Enrique Echarri Sanmartinen esku uztea.

Aberinen, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2009882