204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

19-2489 gora jotzeko errekurtsoa, Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikarien 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurkakoa

Iruñeko Udaleko Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikarien 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Juan José Fuertes Martínezek, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa paratu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 16an hartu erabakiaren kontra, Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikarien 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz. Deialdia 2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2009504