204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

63/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Pathways proiektua bultzatzen ari da, lider gisa, bat eginik Hezkuntza Departamentuarekin, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin, Nafarroako Ekonomia Sozialaren Enpresen Elkartearekin eta Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin, eta bazkide izanik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa. Proiektu horren helburu nagusia da ikasteko estrategia berriak diseinatzea oinarrizko gaitasunen irakaskuntzaren eskaintzaren esparruan, zehazki, kualifikazio baxua duten helduen beharrei egokitutako estrategiak, batez ere hizkuntza eta zenbaki gaitasunak eta gaitasun digitalak gara ditzaten.

Proiektua 2022ra bitarte gauzatuko da, eta Europako Batzordearen VP/2019/005 deialdira aurkeztu zen 2019ko ekainean, EASI programaren PROGRESS ardatzaren barruan. Batzordeak onetsi du, eta bostehun mila eurotik gorako zuzkidura emanen dio.

Horregatik, bidezko da foru dekretu hau onestea, Europako Pathways-EASI proiektuaren koordinatzaile izendatuko den funtzionarioak programak irauten duen bitartean jasoko dituen ordainsariak finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3313 zenbakia duena.

–Hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 3015 zenbakia duena.

–Biltegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 3069 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 3234 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirol Institutua

–Kirol eta gazteriako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5032 zenbakia duena.

2. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11016 zenbakia duena.

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11017 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11018 zenbakia duena.

–Haur-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11019 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirol Institutua

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11020 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

–Laneko Medikuntzako mediku espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11021 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua (NEI)

–Erdi mailako tituludunak (estatistikariak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11022 zenbakia duena.

3. artikulua. Lanpostu bat sortzea Eskubide Sozialetako Departamentuan.

1. Europako Pathways-EASI proiektuaren koordinatzaile lanpostua sortzen da, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia.

2. Europako Pathwys-EASI proiektuaren koordinatzailearen eginkizunak bere gain hartzen dituen funtzionarioak, lanpostu hori betetzen duen bitartean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuko zuzendarientzat ezarritako ordainsariak jasoko ditu.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2009795