203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

530/2019 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut organo judizial honetan demanda bat jarri dela, jabetzaren gaineko eta segidako traktua berriro hasteko deklarazio prozedura arruntekoa (530/2019 zenbakia), Domingo Hualde Camino jaunaren jaraunsle ezezagunen aurka, Luzaideko (Nafarroa) Sheiasita etxea dela eta. Etxe hori 51. zenbakian dago (lehen 26. zenbakia zen), eta Luzaideko 1., 2. eta 3. hiri-unitateetako 1. azpiareako 1. poligonoko 26. katastro-lurzatiaren parte bati dagokio. Gaurko egunean emandako ebazpen honen bidez erabaki da jaraunspena eskatu dutenek adina eskubide edo gehiago dutela uste dutenei dei egitea organo honetan ager daitezen jaraunspen hori erreklamatzera, ediktu hau argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Ohartarazten da, orobat, inork eskatzen ez badu, jaraunspena eman gabe geldituko dela.

Agoitzen, 2020ko abuztuaren 24an.–Idazkaria, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J2009627